DOLUAN ETA GALERA LARRIETAN AKONPAÑATZEKO FORMAKUNTZA 2023-2024 (2.edizioa)

Lugar: BARAKA. Etxague Kalea, 4. DONOSTIA
Fecha: 07 - 10 - 2023
Hora: 01:00 Ponentes: BIDEGIN

«Doluan eta galera larrietan akonpañamendua: harreman-sintonia eta presentziatik»  bederatzi hilabeteko programa da, eta 9 modulu ditu, asteburu bat hilabetero presentzialki, Urriatik-Ekainera (2023-2024), Donostian (Gipuzkoa). Programa honen bidez, honako ezaugarri hauek garatu nahi dira: presentzia, erlazio-sintonia, errespetuzko ikerketa, errukia, autozainketa, ez epaitzearen jakinduria eta sufrimenduaren ondoan egoteko ausardia, norberaren edo besteren galera esanguratsu bati lotutako min- eta sufrimendu-prozesuetan laguntzeko.
Herritar orori zuzendutako programa da. Baita sufrimenduarekin lana egiten duten profesionaleeentzat. Programa honek psikologia garaikidea integratzen du, doluari buruzko ikerketa zientifikoarekin (Alba Payasen IPIR modeloa) eta heriotzaren pedagogia (Mar Cortinaren modeloa), suizidioaren eta errukiaren pedagogiarekin (CCT) lotutako kontenplaziozko praktika tradizionalekin.  Esperientzia handia duen diziplina anitzeko irakasle-talde batek garatzen du programa hau, doluan , galera larrietan eta hiltzeko prozesuan adituak direla.
EGUTEGIA: Asteburu bat hilabete bakoitzean, urritik 2023ko ekainera (2024) .Larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:30era.  Eta, Igandeetan, 10:00etatik 13:00etara NON: Presentziala. Donostian. Baraka Instituto Integral de Psicología.
ZENBATEKOA:  1.350 €ikastaro osoa. 200 € modulu solte bakoitzeko (modulu solteak egiteko, plaza libreak behar dira)
  MATRIKULA EGITEKO INFORMAZIOA Izena emateko eta plaza bat erreserbatzeko, izena emateko formulario hau bete beharko da: https://forms.gle/Giq84PRYjw6Uk65r8 eta matrikula ordaindu. Ordainketak banku-transferentziaren bidez edo bizum bidez egingo dira, Barakako web orritik: https://www.Barakaldaintegral.org/ +INFORMAZIOA:  baraka@barakaldaintegral.org /  Telf 605 626 055 – 943 42 67 50.