Zer den DOLUA maite izan duzuna galdu duzunean?

Dolua

Dolua, maite izan dudana galdu dudanean, orain sentitzen dudan arimaren zauria sendatzeko egiten dudan bidea da. Nire emozioak adierzteko behar dudan denbira da, bizi dudanaren esanahia aurkitzea, nire barrua arakatzea eta nire pausura berreraikitzea da. Galeraren aurrean moldatze-prozesu normala da, eta bizipen honek oinaze eta sufrimendua esan baditu ere, kemena gelditzen zait nire burua eta aldamenekoak zaintzeko. Egiten dudan lana eta denbora dira bizitzen irakasten didatenak hildakoaren presentzia fisikorik gabe.

Dolua ez da bakarrik hainbat maite izan dudan pertsonaren galera fisikoa, baita berarekin nuen kontaktu eta harremanaren galera ere, eta nik nire buruarekin nuen harremana ere puskatzen didana.

Bete beharreko prozesu naturala, unibertsala eta osasungarria da. Dolu-bidetik ibltze honek, sentitzen dudana biziz eta azalduz, baliabide berriak eskainiko dizkit egurenokoari aurre egiteko, eta nahiz eta orain sinesgaitz gertatu, gai egingo nau nire buruari galdetzeko nor izan nahi dudan eta nola egon nahi dudan munduan.