Maiz egiten diren galderak
Sentitzen dudana normala da?
Maite dudana hiltzen denean, normala da tristura, abaildura, haserrea, beldurra, amorrua, errua edota guztiak nahastuta batera sentitzea. Nahiz eta erreakzio normala izan, batzuetan pentsa dezakezu gehiegi dela jasan ahal izateko eta azaltzeko zailak diren pentsamendu eta jokerak gerta daitezke. Horrela sentitzeak ez du esan nahi gaixo zaudenik, dolua ez baita gaixotasuna, baizik eta esperimentatzen ari zaren guztiak badu bere funtzio psikologikoa orain bizi duzun ikaragarrizko sufrimendura zure burua moldatzeko.
Gogoan hartu dolua dimentsio anitzeko bizipena dela, geure gorputzari eragiten diona baina baita gure emozioei, gure harremanei, pentsamenduei, ekintzei ere eta baita gure barruko sineste eta balioei ere.
Dolua guztientzat berdina da?
Pertsona bakoitzak du bere berezko dolua. Bakoitza bakarra da eta denok galeraren oinazea modu desberdinez sumatzen eta adierazten dugu.
Zenbat denbora iraungo du doluak?
Dolua ez da gainditzen denbora pasatzen delako, baizik eta dolu-lana egitera konprometitzen naizelako. Gauza bat doluan izatea eta beste bat oso dolua egitea. Denborak, berez, ez digu bermatzen dolua konponduko denik; garrantzitsuena, denbora horrekin zer egiten duguna da.
Zer da dolu-lana egitea?
Dolu-lana, maite izan dudanaren galeragatik bizi dudan oinaze eta sufrimenduan aurrera egiteko nire buruarekin eta bizitzarekin hartzen dudan konpromisoa da horrenbesteko minik hartu gabe bera sentitzean eta gogoratzean. Prozesua da, beraz, aktiboa.
Dolua bizi beharra dago. Maite dugulako egiten digu horrenbesteko min.
Oinazea distraitu dezakegu, denboran luzatu, baina inoiz ere ezin izango dugu erabat saihestu, inoiz galera horren sentipena azaleratuko da berriz. Badira pertsonak hildakoaren ausentziak sortzarazten duen oinazea bizitzeari aurre egitea saihesten dutenak, eta babesten saiatzen dira, adibidez, hartaz ez hitz eginez, atsedenik gabe lan eginez edota bizitokia aldatuz… hala ere, doazen tokian doazela maite izan dutenaren ausentziak eta oinazeak lagun izango dituzte.
Dolu-lana egitea, kontzientziaz eta presentziaz bizitzea da, gugan azaleratzen dena sentitzeko baimena emanez. Partekatzeak, elkarrekin egitearenak, zure prozesuari itxaropena eta zure bizipenari zentzua emango dizkie. Partekatuko min horretan gure mina eraldatzen joan gaitezke. Ona da segurtasuna eman diezazuketen pertsonen laguntzarekin kontatzea eta zure erritmora, epaitu gabe, lagun egingo dizutena. Bakar-bakarrik egitea, batzuetan oso zaila da, batez ere, bakardade izugarria bizi baduzu, edota ez baduzu inolako motibaziorik aurkitzen hortik ateratzeko.