Gomendioak dolu garaian

MINARI IREKI

Emaiozu hitza zure minari. Zure barru-barruan isilik dagoen minak zure bihotza lehertuko du ezin badu hitzik egin.

SOSTENGUA BILATU

zure sentimenduez mintzatu eta adierazteko disimuluan aritu gabe. Konfiantzazko sostengua bilatu zu zeu izan zaitezen.

ERRUTINARI EUTSI

Ahal duzun neurrian. Egunerokoak zure oinazean ez murgiltzea saihestuko zaitu. Errutinari eusteak orden bat eskainiko dizu, maiz oso komenigarria zure dolu-prozesuan. Hala ere, baimendu zure buruari doluan egotea, bizitzeko beste erritmo bat izatea.

EZ IZAN PRESARIK

Erabaki garrantzitsuak hartzerakoan.


ZURE BURUARI ENTZUN

Adierazi zure dolua. Baimendu zure burua behar duzuna adierazteko. Mina adieraztea maitasun-erakustaldia da.

ZAINDU ZAITEZ

Ez zaitez zutaz ahaztu. Behar bezala jan, atseden hartu eta lo egin. Tarteka itzazu atsedena eta jarduera fisiko leuna, tristura eta larritasunaren aurkako terapiarik hoberena da.

JAR ITZAZU LOR DAITEZKEEN HELBURU TXIKIAK

(paseoak, irakurtzea, idaztea, eta abar) bizitzarekin poliki-poliki harremanetan sentiaraz zaitzaketen gauzak.

ESPIRITUALKI ELIKA ZAITZAKETEN JARDUERAK

Musika, yoga, irakurketa, artea … edota zure sormen-gaitasuna aberas diezazuketena.