Lagundu

Dolua bizi-esperientzia unibertsala da denok gure bizitzaren egunen batean biziko duguna. Batzuetan heriotzaren gorabeherek, sontenguaren ezak denboran zehar eta norberaren eta senideen gorabeherek behartzen dute kanpoko laguntza hartzera dolua era osasungarrian bizitzeko.

Bazkide Laguntzaile izanik

Bideginen bazkide gisako zure ekarpen ekonomikoak laguntzen du halako eremuak ahalbidetzen, bertan doluan dauden pertsonek eta familiek sostengua eta laguntza jasotzeko eta baita aholkularitza espezializatua ere.

Gainera, Bidegineko bazkide izateak doan hitzaldietara jotzeko eskubidea ematen dizu eta elkarteak ateratzen dituen jardunaldi eta tailerretarako matrikulazioetan lehentasuna izateko. Halaber, doluan dauden pertsonei zuzendutako yoga-saioetara doan aritzeko eta baita elkarteak duen liburutegiko zerbitzuaz gozatzeko. Era berean sustatzen ditugun ekintaldi sozialetan parte hartzeko.

Bete gure imprimakia


    Dohaintzaren bat eginez

    Zure noizbehinkako ekarpen ekonomikoak elkartearen mantentzea laguntzen du elkarteak dituen zerbitzuetan, eremu teraupetikoetan eta proiektu psikosozial eta hezkuntza-esparruetan.

    • KUTXABANK: (ES 89) 2095 5007 86 1064065096
    • LA CAIXA: 2100 3664 54 2200154176

    Zu zeu izan zaitezke boluntarioa, baldin eta 18 urte beteta badituzu, astirik baduzu, eta prest Bideginekoa izateko era desinteresatu, solidario eta altruistan.

    Zer esan nahi du boluntario izateak Bideginen?

    • Konpromiso eta partaidetza.
    • Gizarte-erantzukizuna eta giza kalitatea.
    • Bidegini laguntzea esan nahi du doluan dauden pertsonen eta senideen edota gaixotasun larri aurreratua daudenen bizitza-kalitatea hobetuz honela elkartearen xedeei erantzunez.

    Zergatik merezi duen boluntario izatea?

    • Besteen alde lan egitea nire bizitzari zentzua ematen diolako.
    • Nire bizitza apaltasunetik eta doakotasunetik partekatzeak nire eta besteen bizitzak aberastuko dituelako.
    • Pertsona onekin harremanetan jartzea ahalbidetuko didalako.
    • Gizatiartu egiten duen taldekide izatea sentiaraziko nauelako.
    • Boluntariotzak hazkunde pertsonaleko bizipena eskainiko didalako.
    • Nire gaitasunak besteen eskura jartzeko era bat delako.
    • Ziur nago zuk zeuk aurkituko dituzula zure arrazoiak…

    Zein jardueratan lagun dezakezu Bidegineko boluntario gisa?

    • Laguntzan bi boluntariotza mota sortu nahi ditugu: berariazko boluntarioa eta ez-berariazkoa.
    • Berariazko boluntariotzan sartzen dira boluntarioak non beren lanbideek osasungintzarekin, psikologiarekin, hezkuntzarekin, laguntza-harremanekin zerikusia dutenak dira eta beraien ezagutza profesionalek hiltze, gaixotasun larri eta doluari buruzko prozesuetan aurrerapen, sentsibilizazio eta hedapenetan lagun ditzaketenak. Beraien lankidetza desinteresatua eskaintzen dute hitzaldietan, jardunaldietan, heziketan eta trebakuntzan, materialeen lanketan eta lan-taldeen koordinazioan.
    • Asistentzia-programari dagokionez: doluan dauden pertsonekin interbentzio zuzena egiten duten terapeutak osasungintzan profesional kolegiatuak dira edota psikologian adituak IPIR-en (Institutu Psikoterapia Integratzaile Erlazionala) eskutik.
    • Ez-berariazko boluntariotzan sartzen dira, nahiz eta beraien lanbideak zuzenki heriotza eta gaixotasunarekin zerikusia ez izan, beraien presentzia oso garrantzitsua da elkartearen funtzionamendu onean. Zeregin administratiboetan, informatikoetan, triiptikoen edizioetan, dolu-zerbitzuaren hedapenean, diseinu grafikoan, gaztelania-euskarako itzulpenetan, estatistikan, jarduera sozial-ludikoen antolakutzan: hitzaldiak, ekitaldiak, bazkide eta diru-bilketan, euskarri informatikoen laguntzan.

    Enpresa solidarioa

    Gizarte-Erantzukizun Korporatiboa (GEK) ez dagokie bakarrik enpresa handiei, baita uler daiteke irabazi gabeko asmoz dabilen erakunde eta enpresa txiki baten arteko lankidetza gisa, edota enpresa familiarra edota bere langileengan eragin positiboaren alde aritzen den kooperatiban edota gizartearen onuran oro har.

    Bideginetik adoretzen zaituztegu, halako batekoak bazarete, gurekin lan egitera gure asistentzia, hezkuntza eta gizarte programak aurrera eramaten jarraitzeko, doluan dauden pertsona eta senideak edota gaixotasun larri aurreratu bizi duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko. Hildako maite izan duten pertsonei bizitzaren zentzua berreskuratzen lagunduko dizkien programa integralak

    Bete gure imprimakia


      Gure lana hedatzen

      Nor eta zer garen ezagutaraz dezakezu zure inguru hurbilenean: adiskideak, lantegian, ospitaletan, anbulatorioetan, auzoan, beste elkartetan, erakundetan eta abar… gure triptiko informatiboak era ikusgarrian jarriz edota gure lanak, jardunaldiak, tailerrak eta abar zabalduz sare sozialen bidez.

      Zure lanean (ospitalean, kontsultan, gizarte-zerbitzuetan, parrokian, enpresan, eskolan…) edota ezagutzen dituzun pertsonek kasuak bidera diezazkigukezu. Ondoko urratsok jarraitu, mesedez:

      Bideratze-protokoloa

      • Jakinarazi dagokion pertsonari edota familiari gure zerbitzuaren eskaintza, gure telefonoa emanez ( 664 125 293) edota gure e-maila: info@bideginduelo.org edota gure web orrian agertzen den sostengu-materiala.
      • Ez baduzu, gure triptiko informatiboa bidaliko dizugu helarazi diezaiozun. Horretarako jar zaitez harremanetan gurekin eta ahalik eta azkarren bidaliko dizugu.
      • Gonbida ezazu eta motibatu DOLUAN DAGOEN PERTSONA EDOTA BEHARREAN DENAK BERAK GURI DEI EGIN DIEZAGUN. Baina tematu gabe. Garrantzitsua da doluan dagoen pertsona edota gaixo larri aurreratua duena izatea guri dei egiten diguna. Horrela bakarrik bere dolu-lanarekin eta osatzearekin konprometituko baita.

      • Behin pertsona gugana jo eta bere dolu-lan pertsonalarekin konprometitu ondoren harremanetan jarriko gara pertsona hori Bideginera bideratu zuen profesionala edota erakundea eta harreman-sare bat eraikiko.
      • Dolu-prozesuarekin zerikusia ez duten buruko gaixotasun larriko pertsonak, edota drogazale aktiboak, gure zerbitzura bideratu aurretik dagozkien profesionaletara bideratu behar dira.
      • Prebentziotik laguntzen dugu eta pertsonen osasun integralera zuzendu beraien berreskuratze pertsonalarekin konprometitzen dira pertsonak.

      Bete gure imprimakia