Pertsonekin konprometitutako proiektua da. Zure emozioak, pentsamenduak eta sentipenak aditzeko gunea.

Nor gara

Irabazteko asmorik gabeko elkartea gara, 2011n jaio zena doluan dagoen pertsonarekin eta senideekin edota gaixotasun larri aurreratuari aurre egiten dioten pertsonekin konprometitzen den proiektua.

Prebentziotik abiatuta osasunerantz laguntzeko asmoa dugu, gaixotasuna gizarteratzeko, heriotza eta berau bizitzatik abiatuta gizatiarrago bihurtzeko asmoa.

Profesional eta boluntario-talde bat gara laguntza psikoemozionala eskainiz hildakoa maite izan dutenei edota gaixotasunagatik bere heriotzari aurre egin nahi dioten pertsonei eta senideei, eta beraien eraldatze-lana eskaintzeko konpromisoa hartuta beren antzeko egoeran aurkitzen direnekin bizipenak partekatuz.

Bidegineko talde teraupetikoko kideek galera larrietan eta doluan laguntzeko prestakuntza espezializatua jarraitu izan dugu Alba Payas-ek zuzendutako IPIR (Instituto de Psicoterapia integrativa relacional) izeneko instintuaren eskutik eta bere harreman-integratzaile den eredua jarraitzen dugu.

Erizaintza, psikologia, hezkuntza, pastoraltza, gizarte-laguntza, administrazio eta laguntza-harremanetarako profesionalen lankidetzarekin kontatzen dugu.

BIDEGIN irabazteko asmorik gabeko elkarte bat da Euskal Gobernuko Elkarteen Erregistroan AS/G/15803/2011. NIF G-75043612 zenbakiarekin inskribatua, ta 20 C.2.4.90.9909 zenbakiarekin Euskal Gobernuko zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitario bezela; bere jardun-eremua Gipuzkoa izanik.

Helburuak

Crear un espacio de apoyo y acompañamiento psicoemocional, donde compartir y aligerar el proceso de duelo de personas que estén viviendo la pérdida de un ser querido y de aquellas que afronten una enfermedad grave avanzada y sus familiares.

Dolua eta gaixotasun prozesuek suposatzen duten gizarte-isolamendua urratzea, bizipenak, emozioak eta dolu-lanean aurreratzeko alderdi praktikoak partekatzeko balio duten esparru komunak eskainiaz.

Doluan eta gaixotasun larri aurreratua bizi duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea.

Heriotza-prozesua eta doluaren bizipenaren normalizazioan eta gizarte-proiekzioan laguntzea elkartearen sentsibilizazio eta heziketarekin, hitzaldi eta heziketa-tailerren bitartez.

Sareko lana sustatzea gizarte eta osasun-asistentziako erakundeekin.

Heriotzari buruzko pedagogia eskoletan hedatzea.