Noiz eskatu laguntza?
Gehienetan pertsonok badugu maite izan dugunarengatik sortutako dolua gainditzeko gaitasuna. Dolu-mina BIZI dugun heinean konpontzen joaten da, eta sentitzen duguna joaten gara adierazten adiskide eta senideen laguntzaarekin. Baina batzuetan, hala eta guztiz ere, eta arrazoi batzuk direla tarte, prozesu hau korapilotu egiten da eta ezin dugu aurrera egin.
Laguntza eskatu denbora dexente pasa ondoren zera ikusten baduzu:
- Bakardade sentimendu izugarria
- Errudun sentitzen bazara
- Haren mira sakona
- Ez baduzu ezertarako gogorik
- Zure buruaz beste egiteko gogoa
- Substantzia batzuen abusua
- Zernahik sumintzen bazaitu
- Gertatu dena ez dela egia pentsatzen jarraitzen baduzu
- Erabateko etsipena
- Ezerk ez duela zentzurik, ez bazaizu ezer axola
- Tristura sakona
Gauza hauek sentitzea normala da prozesuan zehar. Baina ikusten baduzu halako egoerak ohikoak direla eta eguneroko bizimoduan aurrera egitea galerazten zaituztela, laguntza eskatu profesionalari edota espezialastari edo bideratzaile bati.