“Partekatutako oinazeak gure bihotzak zabaltzen ditu eta bat egiten. Gure bihozminaz hitz egitea berau goxatzen laguntzen digu”
Alba Payás
Asistentzi programa
Banakako
eta taldeko
sostengu terapeutikoa
Bideginen dolu-prozesuan eta gaixotasun larri aurreratuaren kasuetan lagunduko zaitugu zu eta zure familia. Horretarako banakako, bikoteko, familiako eta taldeko sostengu-eremuak eskaintzen dizkizugu zure beharren eta bizi duzun galeraren arabera.
Sostengu-taldeak emateko eta jasotzeko eremuak dira. Segurtasun eta koonfindentzailtasun-eremuak, non doluan dagoen pertsonak behar duena parteka eta jaso dezake bere antzeko bizipena bizi ari direnen pertsonekin.
Jarduera hau banakako aholkularitza espezializatuarekin osatuko da kasuak hala eskatzen badu.
Talde hauek elkarren laguntza-espirituan oinarritzen dira eta doluan eta galera larrietan berariazko heziketa duten terapeuta adituek koordinatzen dituzte psikoterapia erlazional integratzailean oinarrituta.
Hainbat talde homogeneo sortuko dira doluaren konplexutasunaren arabera.
Bideginetik gogoratu nahi dizugu doluan dauden pertsonei eta familiei zerbitzu espezializatua eskaintzen dizugula eta irabazteko asmorik gabeko elkartea denez, terapiak jasotzen dituzten onuradunen ekarpen ekonomikoei esker eta pertsonen eta erakunde pribatu eta publikoen dohaintzei esker.
Hala eta guztiz ere, elkarteak ez du inor baztertuko arrazoi ekonomikoengatik.
Bidegineko onuradunari, dolu-lan pertsonala egitera konprometitu izan denari, Reiki saioak eskaintzen zaizkio pertsona aditu baten zuzendaritzapean bere lan pertsonala osatu nahian. Bertara joaten diren pertsonek eta beren onura jasotzen oso ongi baloratzen dute aipatutako eremu hori. Bertan zure buruari entzuten, zure gorputzarekin, zure arnasketarekin eta zaren izaki bakar osoarekin konektatzen ikasiko duzu era integratzailean. Osatze-eremua da eta bertan bizi dituzun oinaze eta gaixotasun-egoerak ezagutu, onartu, landu eta eraldatzen ikasiko dituzu.
Reiki eremu

Telefonoz 664 125 293 deitu
eta hitzordua lehenbailehen emango dizugu.
Oso garrantzitsua zuk zeuk deitzea, doluan zauden horrek.
Telefonozko jendaurreko ordutegia goizeko 9:30tik 12ak bitarteraino Astelehenetik Asteazkenera.
Balorazio-elkarrizketa. Lehen kontaktu hau elkar sentitzen uzteko da. Harreman teraupetiko segurua da pertsonen sostenguan dugun zutabetako bat. Bizi duzun dolua, dolu-une horretan laguntzen eta oztopatzen zaituena partekatuko duzu terapeuta aditu batekin. Elkarren artean egingo dugu zure egoerari egokitutako lan pertsonalaren plangintza. Banakako/Bikoteko saioekin hasiko gara, eta beranduago, gure sostengu-talde batean parte har dezakezu nahi izanez gero eta irizpide terapeutikoari jarraituz.