V. DOLUGELAN: Gaixotasun Larri Aurreratu Hezkuntza Eremuan. 2022

Lugar: San Telmo Museoa. Donostia
Fecha: 12 - 11 - 2022
Hora: 00:00 Ponentes: BIDEGIN

GAIXOTASUN LARRI AURRERATUA HEZKUNTZA EREMUAN. V. Dolugelan 2022 Datorren Azaroaaren 12an, larunbata, DOLUGELAN V. JARDUNALDIA izango dugu Donostiko San Telmo Museoan. Aurtengo gaia “Gaixotasun Larri Aurreratua Hezkuntza eremuan izango da eta jardunaldia irakasleei, osasun-langileei eta herritar interesdun guztiei zuzenduta dago. Bi saio izango dira: - Goizez : 9:00tatik-14:00tara - Arratsaldez: 16:00tatik-19:30tara - Izen-ematea: www.santelmomuseoa.eus webgunean. Edota 943-481561 telefonoan, astelehenetik ostiralera 12.00-14.00 bitartean / stm_erreserbak@donostia.eus Jardunaldia Doakoa da. Goizeko Saioa, museoko youtube kanalean emango da streaming bitartez, on linerako ez dezu izena eman beharrik. Saioa youtuben geldituko da eskegita. +info: www.santelmomuseoa.eus / info@bideginduelo.org
EGITARAUA: DOLUGELAN V. JARDUNALDIAK
  • Goizeko saioa: 9:15-14:00 (aurrez aurre eta streamingez)
9.00 Harrera. San Telmo Museoa – Bidegin- Donostiko Berritzegunea 9.15 “Adingabeak gaixotasun larri aurreratuaren prozesuan. Zer bizi dute haiek, zer bizi dute ingurukoek?, zer bizi dugu profesionalok? ”. Jesús Sánchez, pediatra mediku paliatibista. Gurutzetako HU3ko Zainketa Paliatibo Pediatrikoen Unitatea. 10.00 “Hezkuntza-eremutik familiari eta adingabeari laguntzea haur eta nerabeen gaixotasun larrian. Aspektu sozio-familiarrak ”. Iván Gómez, psikologoa. Bratislava Hospice pediatrikoa. 10.45 “Pedagogia ikasgelan gaixotasun larri aurreratuaren testuinguruan. Nola lagundu dezakegu hezkuntza-komunitatetik? ” . Naroa Martínez, irakaslea eta psikopedagogoa. 11.30 Mahai partekatuan 3 hizlariei galderak egiteko txanda. 12.15 ATSEDENALDIA 12.40 Mahai ingurua: Testigantzak. Izaskun Andonegi eta Txema Ormazabalek koordinatua. Xabi Garmendia, Garazi González (ASPANOGI) - Zure esperientziatik, zer eskatzen diozu gizarteari eta irakaslegoari?”. Virginia Azpiroz- “Ospitaletik heztea. Nork irakasten dio nori? ”. Donostia Ospitaleko eskolako andereñoa. 13.30 Galdera txanda 14.00 Itxiera
  • ARRATSALDEZ : 16.00-19.30 (30 minutuko atsedenaldia barne. 40 plaza)
TAILER PRAKTIKOA IVÁN GÓMEZ-ekin : Hezkuntza komunitatetik akonpainamendu sortzailea haur eta nerabeen gaixotasun larriaren prozesuan eta doluan. Ongi etorriak!