Horma “Hil aurretik nahi dut…”
Lugar: Paseo Blas de Otero 46 (frente a cafeteria de Tabakalera) Donostia
Fecha: 01 - 11 - 2020
Hora: 10:00 Ponentes: Bidegin, Donosti Lagunkoia, Donosti Udaletxeko Osasun Sustapen Atalaren laguntzarekindario donostiarra
HORMA "HIL AURRETIK, NAHI DUT ..."
Hasiera batean "Before I die" izeneko proiektua (New Orleans, Canday Chang, 2011) mundu mailako arte proiektu bat da, jendeak bere hilkortasunaz hausnartzera eta bizitzan gehien axola zaizkigun gauzak eta nahiak kontuan hartzera gonbidatzen dituena.
"Bizitza Heriotzari emateko" izeneko I. Jaialdiaren barruan, Bidegin-ekin eta Donosti Lagunkoiarekin, Donostiako udaleko Osasun Sustapen atalarekin eta bertako bizilagunekin elkarlanean, harresiaren proiektu hau -" Hil baino lehen nahi dut ... / Antes de morir quiero...",- izenekin, inauguratuko dugu Donostian; bertan heriotzaren aurrean zure nahiak, bildurrak, fantasiak, emozioak...isladatzera gonbidatzen zaitugu. Era berean, ekimen hau Euskal Herriko eta estatu osoko hainbat tokitan burutuko da. Sare zaintzailea, kooperatiboa, adierazgarria eta solidarioa eraiki dezagun, 2020ko azaroaren 1etik azaroaren 7ra.
Jatorrizko horma, New Orleanseko etxe abandonatu batean sortu zuen Candy Chang artistak maite zuen norbait hil ondoren. Ordutik 5.000 horma baino gehiago sortu dira, munduko 78 herrialdetan eta 35 hizkuntzetan.
LEKUA: Blas de Otero pasealekua, 46 (Tabakalerako kafetegiaren aurrean) Donostia
NOIZ: Azaroaren 1etik (goizeko 10: 00etatik aurrera) azaroaren 7ra bitarte
*** Osasuna sustatzeko beharrezkoak diren prebentzio neurri guztiak errespetatuko dira.
Informazio gehiago:
Donostiko eremuko Harremanetarako : info@bideginduelo.org (Bidegin 664 125 293)
Gipuzkoa eremuko harremanetarako telefonoa: 648 487 489
www.dandovidaalamuerte.org