
DOLUA ETA GABONAK 8.edizioa
Lugar: Okendo Kultur Etxea. Donostia / Arantzazu (Oñati)
Inicia el:
18 - 12 - 2018
Ponentes: BIDEGIN, Gipuzkoako dolu laguntzarako zerbitzua

DOLUA ETA GABONAK (8.edizioa)
"Gabonak eta etxean aulki bat huts"
Doluan gaudenontzat Gabonak kontraesanak beteriko data dira. Inguratzen digun guztiak, elkartza, batua egotea, ospatzea eta banatzea konbitea luzatzen digu. Sentimenduak erabat nahastu egiten dira eta benetan oso nahastuta egon gaitezke. Zer ospatu dezakedan askotan galdetzen degu gure buruari, maitatzen dudan pertsona hori ez dagoenean? Askotan ez dakigu ongi nola asmatu, zer den egokiena besteak ere ez baldintzatzeko nere tristeziarekin.
Beste urteetako oroitzapenak burura datoz eta maite degun horren falta nabariago izaten da familia edo lagunekin elkartzean. Aldi berean, inguratzen nauen horiek nere soporte haundiena dira eta denok babestu nahi horretan askotan bakardadean igarotzen degu emozio zurrumbilo horiek, islolatuz. Ez da erabaki onena... azkenean sufrimendua banatzen badegu, arinago sentitzen gara. Ez da erraza, ez...jakina! Zenbat kontraesanak. Beraz, nola egin dezakegu?
BIDEGINetik, urtero bezela doluan dauden familientzat iradokizun batzuk banatzen degu hitzaldi honetan, besteen esperientzia ere entzunez, ahalik eta hoberen modu xamurrenean igarotzeko Gabonak, maite degun hori faltatzen danean.
Ongi etorria zara!