DEATH KAFEA on line BIDEGIN-STM (euskeraz)

Lugar: BIDEGIN ON LINE
Fecha: 12 - 06 - 2020
Hora: 18:00 Ponentes: STM - BIDEGIN

Euskadiko DK Plataformako partaidea den BIDEGIN elkarteak eta SAN TELMO MUSEOAk datorren Ekainak 12an,  arratsaldeko 18.00etatik-19:30tara antolatu dugun  "DEATH KAFE ON LINE" euskerazko ekimenara etortzeko ongi etorria zara. Isolamendu garai honek beste modu batzutan elkartzera bultzatzen gaitu, eta oraingo honetan Zoom izeneko plataforma berri baten bidez egingo dugu. DEATH KAFEA Topaketaren funtsa heriotzari buruz libreki hitz egitea da, konpaiñian, leku atsegin batean eta  kafea/tea  bizkotxo batekin dastatzen dugun bitartean. Helburua gizarte mailan heriotzaren inguruan ikusgarritasuna piztea eta tabuak apurtzea da, gaia hainbat arlotatik jorratuz. Isolamenduak elkarrekin konekzioak izatera bultzatzen gaitu, eta elkarentzuteko une paregabea izan daiteke. Ez da dolurako laguntza taldea, baina norbere esperientziak elkarbanatu daitezke. Diru jasotzerik ez da bilatzen, ezta aparteko ondoriorik ateratzea.. Konfidentzialtasuna eta errespetua balore garrantzitsuak dira. Gure DEATH KAFE ON LINE topaketara etortzeko  izena eman behar dezu, ondoren konbidapena jasoko dezu Zoom plataforman sartzeko behar dituzun argibidearekin. Izen ematea: stm_erreserbak@donostia.eus ORDUA; 18:00etan NOIZ: Ekainak 12a HIZKUNTZA: Erderaz Ongi etorria!