Death Kafea Donostian

Lugar: Farandula Micro Teatro Taberna. Egia 10. Donostia
Fecha: 12 - 12 - 2019
Hora: 19:00 Ponentes: Bidegin- Mandalara Taldea

2019.12.12 DEATH KAFE. Topaketaren funtsa heriotzari buruz libreki hitz egitea da, konpaiñian, leku atsegin batean eta  kafea/tea  bizkotxo batekin dastatzen dugun bitartean. Helburua gizarte mailan heriotzaren inguruan ikusgarritasuna piztea eta tabuak apurtzea da, gaia hainbat arlotatik jorratuz. Ez da dolurako laguntza taldea, baina norbere esperientziak elkarbanatu daitezke. Diru jasotzerik ez da bilatzen, ezta aparteko ondoriorik ateratzea.. Konfidentzialtasuna eta errespetua balore garrantzitsuak dira. Partaidetza konfirmatzea nahitaezkoa da: Telf. 648 48 74 89 (Amaia) Aforo mugatua.