
Death Kafea Donostia on line. Bidegin – STM
Lugar: BIDEGIN ON LINE
Fecha: 15 - 05 - 2020
Hora: 18:00 Ponentes: STM - BIDEGIN

Euskadiko DK Plataformako partaidea den BIDEGIN elkarteak eta SAN TELMO MUSEOAk datorren Maiatzak 15ean, arratsaldeko 18.00etatik-19:30tara antolatu dugun "DEATH KAFE ON LINE" erderazko ekimenara etortzeko ongi etorria zara.
Isolamendu garai honek beste modu batzutan elkartzera bultzatzen gaitu, eta oraingo honetan Zoom izeneko plataforma berri baten bidez egingo dugu.
DEATH KAFEA Topaketaren funtsa heriotzari buruz libreki hitz egitea da, konpaiñian, leku atsegin batean eta kafea/tea bizkotxo batekin dastatzen dugun bitartean. Helburua gizarte mailan heriotzaren inguruan ikusgarritasuna piztea eta tabuak apurtzea da, gaia hainbat arlotatik jorratuz. Isolamenduak elkarrekin konekzioak izatera bultzatzen gaitu, eta elkarentzuteko une paregabea izan daiteke.
Ez da dolurako laguntza taldea, baina norbere esperientziak elkarbanatu daitezke. Diru jasotzerik ez da bilatzen, ezta aparteko ondoriorik ateratzea.. Konfidentzialtasuna eta errespetua balore garrantzitsuak dira.
Gure DEATH KAFE ON LINE topaketara etortzeko izena eman behar dezu, ondoren konbidapena jasoko dezu Zoom plataforman sartzeko behar dituzun argibidearekin.
Izen ematea: stm_erreserbak@donostia.eus
ORDUA; 18:00etan
NOIZ: Maiatzak 15ean
HIZKUNTZA: Erderaz
NON: Zoom plataforman. Bidegin on line.
HURRENGO SAIOA: Ekainak 12an, ostirala. (Euskeraz)
Ongi etorria!