BIDEGIN GIZA TALDEA: Kultura, Natura eta konpainia onean

Lugar: Hernani
Fecha: 25 - 04 - 2021
Hora: 11:30 Ponentes: BIDEGIN grupo Social

Bidegineko Giza Taldetik gure hurrengo topaketara konbidatzen zaitugu. Kultura, Natura eta konpaini onean. Doluan bazaude, edo une larri batetik pasatzen bazaude, animatu zaitez zure buruari baimena ematen gurekin egun eroso eta ederra pasatzeko, datorren Apirilak 25ean. Oraingo honetan, Hernanira joango gara eta bere txoko ederrak ezagutzera bisita gidatu baten bidez, ondoren Akarregi Sagardotegira bazkaltzera joango gara. Neurri sanitario guztiak hartuta. Badakizu, bakarrik edo lagunduta etor zaitezkela. Ez zara Bideginekin lotuta egon beharrik, doluan dagoen edozein pertsona ongi etorria da. Paseora soilik, bazkaltzera soilik edo bi ekintzetara etor zaitezke. Bisita Zinkoenean hasiko da, goizeko 11.30etan. Bertan piska bat lehenago elkartuko gara. Eta bazkaltzeko, sagardotegiko ate aurrean elkartuko gara 14;30tan. IZEN-EMATEA: Apirilak 15a baino lehenago,  watsapp-ez 649 051 404, edo 655 748 057 zenbakietan: edota, emailez: gruposocial@bideginduelo.org Ongi etorria! Bidegin Giza taldeko koordinatzaileek